XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gernikan ere kontularitzan lan egin zuen.

Ondorengo bost urteetan (1922-1926) ez zuen askorik argitaratu: zortzi bertso-olerki eta prosazko hiru lantxo.

1927. urtean hasi zen haren idaz-emaitza nahiko ugaritsua... gerrararte.

Eta prosazko lanak batez ere 1934-1936. urteetan.

1932tik 1937ra Bilbon zuen egoitza Artekale, 50ean.

Gerratean haren izeba batek altzari eta paperak harturik, Gernikara eraman zituen. Hara iritsi zaneko, faxistek alto eman eta zeraman guztia kendu zioten. Altzariak beraien artean banatu zituzten eta paperak erre.

Gerraren eraginez, 1937an, Frantziara bizitzera joan beharra izan zuen.

Eta 1941ean Bizkaira itzuliz, Gernikan jarri zuen bizilekua bere sendiarekin batera.

Hilero agertu behar izaten zuen poliziaren aurrera.

Gero beldurrez bizi izan ziren; inora ere ez ziren agertzen elkarrekin, susmo txarrak piztuko zituztelakoan. Txarrago dena: inork ez zion lanik ematen.

Azkenez, Gergori Arrarte Josulagunak eman zion Mensajeron inprimategiko probak zuzentzeko lana eta haren adiskide min egin zen eta horrela bizipoza eta adorea berreskuratu zituen.

Josulagunak 51 urte bete zituenean, olerki bat egin zion esker onez.

Hainbat euskaltzale ospetsurekin izan zuen harremana. Haren seme Joseba Imanolek esan digunez, bera mutikoa zela, Aita Martin Uriarte sermolari ospetsu eta euskal idazlearekin solasaldi gozo eta luzeak izaten zituen Begoñako Karmelon.

Bien bitartean mutikoari baratzean zehar ibili eta sagarrak jateko baimena ematen zion Aita Martinek... Haren poza!. Gauza bera Lekeition ere R.M. Azkuerekin...

Imanol 1946ko azaroaren 7an hil zen Gernikan 62 urterekin...

Izaera aldetik nolakoa dugu Imanol? Kepa haren anaia plazagizon zela badakigu, baina Imanol ez zen alde horretatik haren antzekoa; Imanol beldurtiago, isilago genuen, eta ez hain plazagizon...

Horregatik plazetan bertso-kantari jarduteko bere anaiak baino eragozpen handiagoak izan zituen;